XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Beste korronte batek irudikapena diskurtso mota bat bezala tratatzen du eta honen ezaugarriak gizartean kokaturiko subjektuen praktika diskurtsibotik eratortzen ditu.

Bere ezaugarri sozialak komunikazio egoeratik, hitzegiten duten subjektuen taldekidetza sozialetik eta bere diskurtsoaren helburutik eratorriko lirateke.

c) Hirugarren ikuspegiak, subjektuaren praktika soziala hartzen du kontutan.

Gizarte posizio batetan murgildurik dagoen aktore soziala den subjektuak bere posizio sozialetik eratorritako arau instituzionalak edo/eta okupatzen duen lekuarekin erlazionaturiko ideologia isladatzen dituen irudikapen bat sortzen du.

d) Laugarren ikuspegiaren iritziz, taldearteko harremanek zehazten dute irudikapenaren dinamika.

Taldearteko interakzioen garapenak taldeetako partaideek bere buruari, taldeari eta beste taldeetako partaideei buruz dituzten irudikapenak aldatzen ditu.

Era honetara antolaturiko harreman sozialak arautu, aurresan eta justifikatzen dituen irudikapen-aktibitate bat mobilizatzen du.

e) Beste ikuspegi batek, berriz, irudikapen-aktibitatea gizarteak ezarritako ideologia nagusiek egituraturiko ikuspegietan, pentsamendu eskematan edo gizarte harremanen areagotze analogikoan (...)